Lurraren kanpo-nukleo

Lurraren ebaketa; 5: kanpo-nukleoa; B: Gutenberg etena; C : Lehmannen etena.

Lurraren kanpo-nukleoa, gehienbat, burdinaz eta nikelez osatutako geruza plasmatikoa da, mantuaren eta barne-nukleoaren artean kokatua. Bere goiko muga Gutenbergen etena da, 2.885 km-ko sakonera inguruan kokatua; bere beheko muga, berriz, Lehmannen etena da, 5.155 km inguruan kokatua. 2.270 km inguruko lodiera du[1]. Bere tenperatura 4.400 °C-tik —bere goiko eskualdean— 6.100 °C arte —bere beheko zonan— aldatzen da. Lurraren nukleoaren parte da.

  1. Tarbuck, E. J. & Lutgens, F. K. 2005. Ciencias de la Tierra, 8ª edición. Pearson Educación S. A., Madrid. ISBN 84-205-4400-0

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search